2012/05/02

ARDITURRI MEATZAK


Apirilaren 17an Arditurriko meatzak ikustera joan ginen 1.mailako ikasleekin.Bisitak bi zati izan zituen; alde batetik meatzen istoria adierazi ziguten eta haien bisita egin genuen eta beste aldetik Unailekura txangoa egin genuen horko Aiako Arriaren biosferaren berri izateko. Ekintza polita izan zen

2012/01/30

kontsumo tailerrak

Urtarrilaren 17,18 eta 24ean 1D,2D eta 3Dko ikasleak kontsumoari buruzko tailerra egin zuten; hasierako bi egunetan eskolan eta hirugarrenean Intxaurrondoko Kontsumo bide egoitzan. Ikasleen aldetik jarrera ona izan zen eta egindako aktibitate inguruan nahiko interesgarri izan ziren orokorrean.

2011/12/19

INGURUMEN BATZORDEAREN OSAKETAREN AKTA 2011-2012

Lehengo asteazkenean ingurumen batzordearen osaketa egin zen aurtengo BIODIBERTSITATEA gaiari buruz lan egiteko, aktan ikusten den bezala, bai tratatutako gaiei buruz, bai aurtengo batzordea osatzen dutenei buruz.

2011/11/18

Paiaundi 11-12

Azaroaren 16an 2.mailako ikasleak EA21 aurtengo Biodibertsitatea programaren barruan Plaiaundira joan ziren;han giro onaren laguntzarekin bideo bat erakutsi ziguten eta horren ondoren bueltatxoa egin zen paduran zehar. Zorte eguneko eguna lertxunak, ubarroiak, ahateak eta beste ikusi ahal izan zirelako. Orohar ikasleen portaera ona izan zelarik,balorazio ona egindako txangoarekin


2011/03/31

Usurbil Zubieta Inatitutura bisita.

4.mailako Fisikako ikasleak joan ziren Zubietako Institutura bertako energia berriztagarrien saila ikustera. Hango arduradunak, Iñaki Mujikak, zelula termiko eta fotovoltaikoak, haizezko aerogeneradoreak, bateriak eta pilen funtzinamendua eta aplikazioa erakusteaz gain Institutuko mekanizado eta elektronika sailak erakutsi zizkigun oso probetxagarria izan zen bisita batean.

2011/02/10

URNIETAKO SAILKAPEN PLANTA

Otsailaren 9an, Urnietako sailkapen plantari egin genion bisita eskolako 1DBH.ko ikasleek; bertan, ontzi horian jasotzen diren ( plastikoa, latak, brickak.....)materialeen jasotze, bereizketa eta berziklatze prozesua erakutsi ziguten.Helburua bete zen eta ikasleengandik aprobetxagarria izan zela bisita iruditzen zaigu.

2010/11/19

EA21- Batzordea



Azaroaren 17an EA21 Batzordea osatzeko bilera ospatu zen. Ikasleak, irakasleak eta gurasok bildu ginen planetaren egoerari buruzko arazoak laguntzeko asmoz.